Dekretu honek 2009/10 ikasturteko
curriculumaren aldatzea dakar. Honen helburu garrantzitsuenak hauek direlarik:
Bi hizkuntza ofizial ikastea (euskara, gaztelania) eta kalitatezko
irakaskuntzaren aldeko apustua egitea ikasleek XXI. mendeko gizarteko ezagutza,
abilezia eta balioak eskura ditzaten. Dekretu hau hogei artikuluz osatuta dago
baina, aipagarrienak honako hauek egin zaizkigu.
Haur Hezkuntza borondatezkoa da
eta bi ziklotan banatuko da lehengoa 0-3
urte bitartean eta bigarrena 3-6 (3.art.). Ziklo hauen helburua, haurrek
garapen fisiko, intelektual, afektibo eta sozial osoa eta orekatzea lortzea da (4.art.). Ikastetxeek zenbait
proiektu egin behar dituzte ikasketa plana aurkezteko (Hezkuntza-, Hizkuntza-
eta Curriculum proiektuak) eta gero hezkuntza administrazioari aurkeztu behar
dizkiote (9., 10., 11., 12. art.). Orokorrean, gainerako artikuluek,
ebaluazioa, ordutegiak, edukiak, tutorearen zeregina, aniztasun eta hezkuntza
premia bereziak behar dituzten haurren trataera nolakoak izan behar diren
zehazten du. Hala ere, 20.artikuluak, ikastetxeei autonomia apur bat ere ematen
diete legeari dagokionez, esaterako, testu liburuak aukeratzeko orduan.
Bukaeran, zenbait eranskin ere
agertzen dira artikulu hauek sakonki aztertzen dituztenak, edukiei, helburuei
eta ebaluazio irizpideei erreparatuz. Lehenengo eranskina, curriculumean
oinarritzen da irakaskuntzaren helburu nagusienak aipatuz; adibidez, nortasuna finkatzea, autonomia
lortzea eta adierazpena lantzea. Bigarrenari dagokionez, norbere ezaguera eta
autonomia pertsonala prestatzea, ingurunearen ezaguera eta hizkuntzaren komunikazioa eta adierazpena
lantzeaz hitz egiten da. Azkenik, hirugarrenak, orientabide metodologikoak eta
ebaluaziorako orientabideak azaltzen ditu.
Dekretu hau irakurri ondoren,
konturatu gara hezkuntza sistemaren atal guztiak araututa daudela, edukietatik
hasiz ikasleekiko jarrera nolakoa izan behar dugun arte. Baina gure zalantza da
ea benetan eskola guztiek dekretu hau bere osotasunean betetzen duten. Izan
ere, gure esperientzien arabera iruditzen zaigu, eskolen funtzionamendua eta
transmititzen dizkiguten baloreak oso desberdinak direla batetik bestera.