martes, 4 de febrero de 2014

DEKRETUAREN SINTESIA



Dekretu honek 2009/10 ikasturteko curriculumaren aldatzea dakar. Honen helburu garrantzitsuenak hauek direlarik: Bi hizkuntza ofizial ikastea (euskara, gaztelania) eta kalitatezko irakaskuntzaren aldeko apustua egitea ikasleek XXI. mendeko gizarteko ezagutza, abilezia eta balioak eskura ditzaten. Dekretu hau hogei artikuluz osatuta dago baina, aipagarrienak honako hauek egin zaizkigu.
Haur Hezkuntza borondatezkoa da eta  bi ziklotan banatuko da lehengoa 0-3 urte bitartean eta bigarrena 3-6 (3.art.). Ziklo hauen helburua, haurrek garapen fisiko, intelektual, afektibo eta sozial osoa eta orekatzea  lortzea da (4.art.). Ikastetxeek zenbait proiektu egin behar dituzte ikasketa plana aurkezteko (Hezkuntza-, Hizkuntza- eta Curriculum proiektuak) eta gero hezkuntza administrazioari aurkeztu behar dizkiote (9., 10., 11., 12. art.). Orokorrean, gainerako artikuluek, ebaluazioa, ordutegiak, edukiak, tutorearen zeregina, aniztasun eta hezkuntza premia bereziak behar dituzten haurren trataera nolakoak izan behar diren zehazten du. Hala ere, 20.artikuluak, ikastetxeei autonomia apur bat ere ematen diete legeari dagokionez, esaterako, testu liburuak aukeratzeko orduan.
Bukaeran, zenbait eranskin ere agertzen dira artikulu hauek sakonki aztertzen dituztenak, edukiei, helburuei eta ebaluazio irizpideei erreparatuz. Lehenengo eranskina, curriculumean oinarritzen da irakaskuntzaren helburu nagusienak aipatuz;  adibidez, nortasuna finkatzea, autonomia lortzea eta adierazpena lantzea. Bigarrenari dagokionez, norbere ezaguera eta autonomia pertsonala prestatzea, ingurunearen ezaguera  eta hizkuntzaren komunikazioa eta adierazpena lantzeaz hitz egiten da. Azkenik, hirugarrenak, orientabide metodologikoak eta ebaluaziorako orientabideak azaltzen ditu.
Dekretu hau irakurri ondoren, konturatu gara hezkuntza sistemaren atal guztiak araututa daudela, edukietatik hasiz ikasleekiko jarrera nolakoa izan behar dugun arte. Baina gure zalantza da ea benetan eskola guztiek dekretu hau bere osotasunean betetzen duten. Izan ere, gure esperientzien arabera iruditzen zaigu, eskolen funtzionamendua eta transmititzen dizkiguten baloreak oso desberdinak direla batetik bestera.

No hay comentarios:

Publicar un comentario