martes, 4 de febrero de 2014

HAUR HEZKUNTZA GARAIKO OROITZAPENAK



Haur hezkuntzan gauza asko ikasi genituen, marrazten, mugimenduak kontrolatzen… azken finean, gizartera hurbiltzea zen helburu. Guztiok oroitzapen oso onak ditugu, bertan ikasitakoa jolasen bidez, aske izaten eta esperimentatzen lortu dugulako. Garai honetan, irakaslearekin harreman  estuago bat zegoen elkarrekiko etengabeko interakzioaren ondorioz. Ebaluatzerako orduan, gure garapena behatzen zuen besteenganako elkarreraginetan, gaitasun berrietan, emandako aurrerapausoetan… oinarrituz.
Klasean material eta txoko ezberdinak zeuden ariketak lantzeko. Adibidez, Nerea mantalaz gogoratzen da, plastikako klaseetan maiz janzten zuelako adierazpena eta sormena lantzen zuen bitartean, hain txikia izanik erraztasunez zikintzen zelako eta izena zuenez, irakasleak errazago identifikatzen zuelako. Olaiak ere, plastikako klaseak ditu gogoan, margoekin esperimentatuz koloreak bereizten ikasi zuelako eta bere sentimenduak azaleratzen zituelako. Aldi berean, musikako klaseez gogoratzen gara jolasak eginez kultura eta hizkera musikala bereganatzen genuelako, psikomotrizitateaz gorputza kontrolatzen eta mugimenduaz gozatzen genuelako, jolas-orduez… Klara, etxearekin oroitzen da. Bertan, aske jolasten zuelako eta konturatu gabe helduen mundua imitatuz gizarte rolak barneratu zituelako, jolas sinbolikoetarako gune aproposa baita. Etxea babesteko modu bat ere bazen eta bi pisu zituenez mugitzeko aukera ere ematen zuen. Eskolako materiala ez izan arren, Irune, lepotik zintzilik eramaten zuen autobus txartelaz gogoratzen da. Txartel horrek, bere autobuseko zenbakia zeraman galdu ez zedin edo autobus zuzena hartzen zuela ziurtatzeko. 
Espazioari dagokionez, ia denbora guztia klase berdinean igarotzen genuen, txoko ezberdinez osatuta zegoen jarduera ezberdinak lantzeko. Gero, astean bitan edo psikomotrizitate gelara joaten ginen gure gorputz-trebetasunak garatzeko. Ordutegia finkoa zen, goizez eta arratsaldez eta urtearen hasieran egokitzapenak zeuden, haurra eskolara ohitzeko. Jolas eta lan egiteaz gain, atsedenerako tarte bat zegoen koltxonetan siesta eginez. 
Laburbilduz, gure bizitzako etapa polit bezala gogoratzen dugu, eskolara gustura joaten ginelako eta gure nortasuna sortzen lagundu zigutelako. 
 













                                                                                          


                                                                                                           
                       
  
    







                                               

No hay comentarios:

Publicar un comentario