XX.mendeko pedagogo honek
hezkuntza popularra eta alfabetatzeko metodoa sortu zituen. Guri oso
interesgarriak iruditu zaizkigu bere teoriak errealitateari lotuta daudela
iruditzen zaizkigulako. Izan ere, berak esan zuen bezala hezkuntza ez da neutroa, praktika
politikoa baizik; heztea kritikoki errealitatea ezagutzea da; subjetu bezala
garatzea da, eta azkenik, elkarrizketa ere bada.
Honekin esan nahi dugu
heziketa ez dela soilik teoría edo datu batzuk buruz ikastea, baizik eta
praktika bat izan behar da, hau da, ikasitakoak eguneroko bizitzan baliogarri
izan behar du, eta gainera munduari buruzko iritzi propioak sortzen lagundu
behar du. Gizaki aktiboak sortuz, haien ideiak defendatzen dituztenak, eta ez
txontxogilo gisan manipulatuak direnak.
No hay comentarios:
Publicar un comentario