martes, 11 de marzo de 2014

"SAQUEN LOS LIBROS DE TEXTO"

“SAQUEN LOS LIBROS DE TEXTO”

 “ Y sin duda el libro de texto es un excelente refugio, pues a priori garantiza un contenido objetivo, preestablecido y poco negociable, y devuelve la centralidad del discurso, la comunicación y la autoridad al docente”

 Irakasle asko ez dira ausartzen liburuetatik ateratzen, hau da haien euskarria. Honetatik kanpo irtenez gero segurtasuna galtzen dute. Bertan, helburu zein eduki zehatzak azaltzen dira eta modu batean “erantzun egokia”. Horregatik hor dagoena soilik erakusten dute. Hau, ez zaigu aproposa iruditzen sarri ez direlako kontzeptuak ondo ulertzen eta azken finean, ikasleek buruz ikastea soilik ekartzen dutelako benetan bereganatu edo ulertu gabe. Laburbilduz, testu liburuak segurtasun faltagatik erabiltzen dira gehien bat eta ikasleetan erreakzio berdina sortzen dute. Hau da, ikasterako orduan literalki liburuan dagoen bezala ikasten saiatzen dira erakutsi dietelako hori dela erantzun egokiena.


 “La metáfora que sugiere Atherton de estar nadando entre dos orillas, de lo conocido a lo desconocido . si en ese trayecto no ha existido un calentamiento previo, no se ha dispuesto zonas de avituallamiento y flotadores y botes salvavidas, las posibilidades de llegar exhausto y sin fuerzas para avanzar o, lo que es peor, de ahogarse en el intento, resultan evidentes”
 Irakaslea hasierako erosotasunetik aldaketa berri batean aurrean ez da seguru sentitzen, eta horri aurre egiteko bere buruarenganako konfiantza izan behar du. Horretarako ezinbestekoa da prestakuntza bat jasotzea eta beste irakasleen iritzia eta laguntza izatea. Modu honetan lortuko du bide egoki bat eginez bere helburura iristea. Beraz, beroketa prestakuntza izango litzateke eta bote eta flotadoreak gainontzekoen laguntza eta konfiantza.

 “Un conjunto de factores tienen que ver con variables de índole personal relativas al coste emocional que supone cambiar unas prácticas que están bajo nuestro control, que nos dan seguridad, para adoptar otras inciertas y que nos ponen en situación de vulnerabilidad.”
 Errutinak eta gauzak beti era berdinean egiteak segurtasuna ematen dio irakasleari. Baina aldaketak etortzean irakasleak ez daki nola jokatu behar duen eta segurtasunik gabe sentitzen da. Berak programatuta ez duen zerbaiten aurrean aurkitzen da eta honen aurrean ahul sentitzen da.

 “El profesor Emilio Sánchez se ha quejado en más de una ocasión de la postura prescriptiva que suele adoptarse en los ámbitos educativos (lo que se tiene que hacer), obviando una visión más naturalista y, en definitiva, posibilista: lo que se puede hacer a partir de lo que ya tenemos (para lo que resulta indispensable conocer bien lo que tenemos).”
Irakaslea gehiago kezkatzen da ikasleek egin behar dutenaz, nola egin behar dutenaz baino. Lehenengo eginbeharra, azaldutakoa ondo ulertzea da ikasleek ere berdina egiteko eta gero, hortik abiatuta modu eta teknika berriak probatu ditzake ikasleek ideiak barneratzeko. Azkenean, garrantzi handiago baita ezagutza lortzeko bideak horien bidez lortu nahi diren helburuak baino, hor baitago benetako ikastea liburuak oinarria bakarrik izanik.

Laburbilduz, uste dugu aldaketak beharrezkoak direla. Baina, irakasle asko egoera berrien aurrean beldurtzen dira eta horregatik ez dira liburuetatik ateratzera ausartzen. Hortaz, prestakuntza on bat eta hezkuntzan parte hartzen duten ororen laguntza ezinbestekoak dira irakasleak segurtasuna lortzeko eta horrela aldaketei aurre egiteko. Izan ere, irakaskuntza on bat lortzeko bide ezberdinak probatu behar ditugu egokiena aurkitu arte.

No hay comentarios:

Publicar un comentario