Irakasle batek gure ordez etorri beharko balu, guztia programatuta utziko genioke. Egun horietan ikasleek egin beharreko ariketa guztiak zehatz azalduta jarriko genizkioke, klaseari buruzko informazio labur bat emanez, hau da, orokorrean haurrek ikasgelan nolako portaera duten eta egoera bereziren bat badago sakonago azaltzea, gurasoen berri eta hauek eskolarekin duten inplikazioa, eta zein ariketa nahiago izaten dituzten haien arreta erakartzeko. Esaterako, haur bat uneoro istiluetan badago arreta gehiago jartzeko berarengan eta horrelakoak. Baita umeek zein helburu bete behar dituzten ere argi utziko genizkioke eta egunero zerbait idatzi beharko luke ikasle bakoitzari buruz (aurrerapenak, portaera…), gero bileretan gurasoei transmititzeko, hau ebaluatzeko metodoa baita.
Honetaz gain, ordezkoak, ariketaren bat edo beste ekintzaren bat egin nahiko balu, askatasun osoz egiteko aukera izango luke, betiere, eskolak finkatzen duen metodologia eta errutinak errespetatuz, haurrentzat desegokia baita errutinatik irtetea.
No hay comentarios:
Publicar un comentario