BERRIKUNTZAK HEZKUNTZA ESPARRUAN
Ikerkuntza didaktikoak berrikuntzetan zentratu beharko
lirateke, hauek honela ulertzen direlarik: hobekuntzan eta planifikazioan
oinarritutako prozesu bat, borondatezko aldakuntza, planifikatua eta sortzailea
den prozesua eskatzen duena. Baina, hauek zailak dira eta denbora asko eskatzen
dute.
Berrikuntzak eraldaketa esanguratsua esan nahi du,
aldaketa gure ikusmoldean, kalitatea hobetzeko eta finkatutako helburuak
lortzeko balio du. Hala ere, berrikuntzek ez dute ezinbestean asmakuntza bat
izan behar. Ezagututakoaren eta gauza berrien arteko nahasketa egin beharko
litzateke. Gainera, aurrez pentsatutako intentzio bat dute.
Hauek aurrera eramateko irakasle guztien adostasuna
ematea beharrezkoa da, horrela guztien iritziak kontuan hartzen baitira. Aldi
berean, irakasleak formatuak egon behar dira. Irakasleen arteko adostasunaz
gain, ezinbestekoa da, irakasleen, gurasoen eta zentroaren artean nolabaiteko
komunikazioa egotea, bestela ezin baita prozesua aurrera eraman.
Esan bezala, berrikuntzak legeen erreformetan baino
irakasle eta zentroen eskuetan daude gehienbat. Betiere, hauek, autonomia eta
iniziatiba dutelarik. Izan ere, irakasle askok egonkortasuna eta erosotasuna
bilatzen dute eta horregatik ez daude prest hauetarako. Beraz, bi aldaketa mota
daudela esan dezakegu, kanpotik datozenak eta barruan garatzen direnak. Honekin
lotuta, esan beharra dagon aldaketak ezin direla edozein modutan egin. Hauek,
bai legearen barruan eta batez ere zentroko ideologiarekin bat joan behar dira.
Hezkuntzako metodologia ikaskuntza teorietan erlazionatzen dira psikopedagogian
oinarrituta.
Badira metodologia ezberdinak. Alde batetik, normalean
erabiltzen diren metodologiak, irakasleen gehiengoak erabiltzen dituztenak,
irakasleek ezagutzen dituztenak baina erabiltzen ez dituztenak eta ez dituzte
erabiltzen hauek aplikatzea esfortzu handia suposatzen duelako. Beste aldetik,
erabiltzen ez diren metodologiak, hauen
ezagutza faltagatik. Lehenengo metodologien artean, talde lanak eta lan indibidualak
aurkitzen dira eta eztabaida handia dago bakoitzaren ebaluazioak suposatzen
duen esfortzu mailagatik. Jendeak uste du, hezkuntza berritasunak, metodologia
hauei laguntzeko, metodologiak beste batzuengatik ordezkatu behar direla baina
hezkuntza berrikuntzak suposatzen duena da metodologien berrikuntza eta ez
ordezkapena.
Berrikuntza errazenak ohiko metodologiekin zerikusia
dutenak dira, ez dutelako eskatzen ikasgaien aldaketarik, hori dela eta hau
abiapuntu on bat izango litzateke.
Ezagunak baina gutxi erabiliak diren metodologien
berrikuntzak teknologia konkretu batzuen erabilpena eskatzen dute eta ondorioz
irakasleek gaitasun batzuk lortzea eskatzen dute.
Amaitzeko ezagunak ez diren metodologien berrikuntzak
gaitasun ezberdin batzuk eskatzen dituzte eta zoritxarrez ikasgai batzuetan hau
ezinezkoa da.
Gelan berrikuntza bat ematen badugu, unitate didaktiko
esperimentatuaren informe bat egitea komenigarria izango litzateke. Honen,
emaitza balorazio eta ondorioak zehazteko. Horrela, irakasleak bere lanaren auto-ebaluazioa
egin dezake hau izanik hobetzeko modu bakarra. Aipatu beharra dugu, gure
hezkuntza sisteman honi ez zaiola behar duen garrantzia eman, irakaslea bere lanaz
kontziente izan dadin eta bere esperientzia pedagogikoa besteekin konpartitu
dezakeen arren hauen bidez.
Honetarako, informeak zenbait ezaugarri izan behar ditu
patroi formal bat ez dagoen arren. Idazteko modua eta formatua oso
garrantzitsuak dira. Beste profesionalek ulertu behar dutenez lengoaia ezin da
oso teknikoa izan, adibide eta esperientzia errealak agertu behar dira, klasean
berrikuntza nola joan den ikusi behar dute, esperientzia testuinguruan kokatu
behar da hauek askotan ezin baitira orokortu. Aldi berean, esperientzien
balorazioa eta interpretazioa jaso behar da argumentu pedagogikoak emanez eta
eredu pedagogiko bat dela azpimarratu egoera ezberdinetara moldatu daitekeena.
Laburbilduz, ez dago formatu zehatzik baina badira minimo
batzuk aipatu behar direnak: unitate didaktikoan garatutako irakaskuntzako hiru
faseak agertu behar dira (diseinua, garapena eta ebaluazioa), produktu bat
lortzeko garatutako prozesua eta produktu horien aurkezpena eta egindakoaren
deskripzioa eta balorazioa.
No hay comentarios:
Publicar un comentario