jueves, 1 de mayo de 2014

LA EDUCACIÓN PROHIBIDA

LA EDUCACIÓN PROHIBIDA

Teorikoki, hezkuntzaren helburua ikasleen bizi kalitatea hobetzea da, modu honetan gizartearen hobekuntzan parte hartuz. Baina hori al da benetan lortzen dena? Errealitatea oso bestelakoa da.
Gaur egun eskolak balore batzuk lantzen dituela esaten da, hala nola, elkartasuna, errespetua, berdintasuna, bakea… Hala ere, eskolak duen funtzionamendua edo sistema dela eta, lortzen den emaitza kontrakoa da, hau da, txikitatik hezi digute lehiakortasun, banakotasun, ezberdintasun… printzipioen inguruan. Aipatutakoaren arrazoia, gehienbat kalifikazioen ondorioz sortutakoa da, izan ere, ikasleak haien artean lehiatzeko estimulatzen dira, eta hauen emaitzak zehaztutako eskala batekin konparatzen dira.

Eskala horretan ez dira kontutan hartzen ez ikasleen interesak, beharrak, emozioak, egoera pertsonala… guztiak helburu berdinera iristera bultzatzen zaie, baina horiek aurrezarritako kontzeptuak dira eta ez hasieran aipatutako ikasleen bizi kalitatea hobetzea. Izan ere, ikasgai gehienek ez dute erlazio handirik eguneroko bizitzarekin, , eta esperimentatuz, jolasaren bidez, galderak eginez, imitazioz.. ikasi egiten dute. Eskolak hau garatu ordez, zapaldu egiten du, aipatutako planteamenduaren ondorioz. Teoria era zehatz batean eta modu bakarrean azaltzen dute, praktikara eramateko aukerarik eman gabe, ondorioz, ikasleek interesa galdu, eta ikasitakoa ez dute erabiliko eguneroko bizitzan.
Honekin lotuta, azpimarratu nahi dugu planteamendu honekin ez dela lortzen ikasleak guztiz ezagutzea eta honela heziketa prozesua ez da ondo bideratzen. Hau, gehien bat sistemaren arazoa da irakasleak ezin duela eskatzen zaien ikasle kopuruari erantzun. Baina, askotan irakasleek sortzen dute erosoagoa delako teoria botatzea eta azterketen bidez onak eta txarrak bereiztea ikasleek haien pentsamendua eraiki dezaten uztea baino.
Laburbilduz, antzinako eskola ereduan geratu garela ematen du, ezagutzak eta gizartea aldatuz doaz, eta eskola honekin batera garatuz joan beharko luke benetan gizartearen hobekuntza lortu nahi badugu. Izan ere, eskola guk sortutako kontzeptu bat da eta gu gara aldatu dezakegun bakarrak honek esfortzu handia suposatzen duen arren. Ikusi dugu teoria zein den eta baita praktikara gaizki bideratu dela. Beraz, zergatik mantendu eredu hau? Atera gaitezen erosotasunetik eta ekin diezaiogun aldaketari.



1 comentario:

  1. Hauxe da, hau, kurrikulum izkutuaren indarra!

    Etorkizuneko erantzule zareten heinean... eutsi animoari!

    Ondo segi, BEGOÑA

    ResponderEliminar