jueves, 1 de mayo de 2014

LANKETA TEORIKOAN OINARRITUTAKO GOGOETA

LANKETA TEORIKOAN OINARRITUTAKO GOGOETA
Berrikuntzen inguruko testua irakurri ondoren, konturatu gara berrikuntza bat aurrera eramateko lehenengoa irakasleak prest egotea dela. Egia da, legeek ere zerikusia dutela zenbaitetan berrikuntzak oztopatzen dituztelako, baina azken finean zentroa, gurasoak eta bertako irakasleak ados badaude ikasgelan berrikuntzak aurrera eraman ditzakete, aurrez ezarritako helburuak lortzeko. Izan ere, zenbait kontzeptu desberdindu behar ditugu: legeek erreformak ekartzen dituzte, baina hauek ez dute zertan berrikuntzak izan behar, aldaketak dira baina ez zerbait berria bilatzeko, baizik eta duguna ezagutzen dugun beste zerbaitengatik aldatzeko. Berrikuntzak ordea haratago doaz, ezagutzen dugunean oinarrituz gauzak aldatzea dute helburu beste eredu berri eta hobeago bat lortzeko beti lortzen ez den arren.

Beraz, berrikuntza bat ezin da edozein modutara egin. Egokiena, ezagutzen dugunean oinarritzea da hau hobetzeko aldaketa batzuk eginez eta honetarako oso garrantzitsua da irakasleak formatuak egotea.
Seguraski, honengatik irakasle asko ez da ausartzen esperientzia berri bat probatzera bere ikasleekin, planifikazio prozesua handia, formazioa, esfortzua.. eskatzen dutelako eta nahiago dute ezagutzen dutenean geratu, askok jakin arren ezagututakoa ez dela egokiena.

Horregatik, oso interesgarria eta aproposa iruditu zaigu berrikuntzak egitera ausartzen diren irakasleek honen informea egitea haien esperientzia kontatuz eta bertatik atera dituzten ondorio eta emaitzak. Izan ere, berrikuntzak ez dira beti ondo aterako baina ez badugu probatzen dugu inoiz jakingo. Beraz, informeen bidez agian irakasle gehiago animatzen dira saiakerak egitera eta gutxika gauzak hobetuz joan gaitezke denon artean.

No hay comentarios:

Publicar un comentario