LA
EDUCACIÓN PROHIBIDA
Teorikoki, hezkuntzaren helburua ikasleen bizi kalitatea hobetzea da, modu
honetan gizartearen hobekuntzan parte hartuz. Baina hori al da benetan lortzen
dena? Errealitatea oso bestelakoa da.
Gaur egun eskolak balore batzuk lantzen dituela esaten da, hala nola,
elkartasuna, errespetua, berdintasuna, bakea… Hala ere, eskolak duen
funtzionamendua edo sistema dela eta, lortzen den emaitza kontrakoa da, hau da,
txikitatik hezi digute lehiakortasun, banakotasun, ezberdintasun… printzipioen
inguruan. Aipatutakoaren arrazoia, gehienbat kalifikazioen ondorioz sortutakoa
da, izan ere, ikasleak haien artean lehiatzeko estimulatzen dira, eta hauen
emaitzak zehaztutako eskala batekin konparatzen dira.
Eskala horretan ez dira kontutan hartzen ez ikasleen interesak, beharrak,
emozioak, egoera pertsonala… guztiak helburu berdinera iristera bultzatzen
zaie, baina horiek aurrezarritako kontzeptuak dira eta ez hasieran aipatutako
ikasleen bizi kalitatea hobetzea. Izan ere, ikasgai gehienek ez dute erlazio
handirik eguneroko bizitzarekin, , eta esperimentatuz, jolasaren bidez,
galderak eginez, imitazioz.. ikasi egiten dute. Eskolak hau garatu ordez,
zapaldu egiten du, aipatutako planteamenduaren ondorioz. Teoria era zehatz
batean eta modu bakarrean azaltzen dute, praktikara eramateko aukerarik eman
gabe, ondorioz, ikasleek interesa galdu, eta ikasitakoa ez dute erabiliko
eguneroko bizitzan.
Honekin lotuta, azpimarratu nahi dugu planteamendu honekin ez dela lortzen
ikasleak guztiz ezagutzea eta honela heziketa prozesua ez da ondo bideratzen.
Hau, gehien bat sistemaren arazoa da irakasleak ezin duela eskatzen zaien
ikasle kopuruari erantzun. Baina, askotan irakasleek sortzen dute erosoagoa
delako teoria botatzea eta azterketen bidez onak eta txarrak bereiztea ikasleek
haien pentsamendua eraiki dezaten uztea baino.
Laburbilduz, antzinako eskola ereduan geratu garela ematen du, ezagutzak
eta gizartea aldatuz doaz, eta eskola honekin batera garatuz joan beharko luke
benetan gizartearen hobekuntza lortu nahi badugu. Izan ere, eskola guk
sortutako kontzeptu bat da eta gu gara aldatu dezakegun bakarrak honek esfortzu
handia suposatzen duen arren. Ikusi dugu teoria zein den eta baita praktikara
gaizki bideratu dela. Beraz, zergatik mantendu eredu hau? Atera gaitezen
erosotasunetik eta ekin diezaiogun aldaketari.
Hauxe da, hau, kurrikulum izkutuaren indarra!
ResponderEliminarEtorkizuneko erantzule zareten heinean... eutsi animoari!
Ondo segi, BEGOÑA