jueves, 1 de mayo de 2014

LA EDUCACIÓN PROHIBIDA

LA EDUCACIÓN PROHIBIDA

Teorikoki, hezkuntzaren helburua ikasleen bizi kalitatea hobetzea da, modu honetan gizartearen hobekuntzan parte hartuz. Baina hori al da benetan lortzen dena? Errealitatea oso bestelakoa da.
Gaur egun eskolak balore batzuk lantzen dituela esaten da, hala nola, elkartasuna, errespetua, berdintasuna, bakea… Hala ere, eskolak duen funtzionamendua edo sistema dela eta, lortzen den emaitza kontrakoa da, hau da, txikitatik hezi digute lehiakortasun, banakotasun, ezberdintasun… printzipioen inguruan. Aipatutakoaren arrazoia, gehienbat kalifikazioen ondorioz sortutakoa da, izan ere, ikasleak haien artean lehiatzeko estimulatzen dira, eta hauen emaitzak zehaztutako eskala batekin konparatzen dira.

LANKETA TEORIKOAN OINARRITUTAKO GOGOETA

LANKETA TEORIKOAN OINARRITUTAKO GOGOETA
Berrikuntzen inguruko testua irakurri ondoren, konturatu gara berrikuntza bat aurrera eramateko lehenengoa irakasleak prest egotea dela. Egia da, legeek ere zerikusia dutela zenbaitetan berrikuntzak oztopatzen dituztelako, baina azken finean zentroa, gurasoak eta bertako irakasleak ados badaude ikasgelan berrikuntzak aurrera eraman ditzakete, aurrez ezarritako helburuak lortzeko. Izan ere, zenbait kontzeptu desberdindu behar ditugu: legeek erreformak ekartzen dituzte, baina hauek ez dute zertan berrikuntzak izan behar, aldaketak dira baina ez zerbait berria bilatzeko, baizik eta duguna ezagutzen dugun beste zerbaitengatik aldatzeko. Berrikuntzak ordea haratago doaz, ezagutzen dugunean oinarrituz gauzak aldatzea dute helburu beste eredu berri eta hobeago bat lortzeko beti lortzen ez den arren.

BERRIKUNTZAK HEZKUNTZA ESPARRUAN

BERRIKUNTZAK HEZKUNTZA ESPARRUAN
Ikerkuntza didaktikoak berrikuntzetan zentratu beharko lirateke, hauek honela ulertzen direlarik: hobekuntzan eta planifikazioan oinarritutako prozesu bat, borondatezko aldakuntza, planifikatua eta sortzailea den prozesua eskatzen duena. Baina, hauek zailak dira eta denbora asko eskatzen dute.
Berrikuntzak eraldaketa esanguratsua esan nahi du, aldaketa gure ikusmoldean, kalitatea hobetzeko eta finkatutako helburuak lortzeko balio du. Hala ere, berrikuntzek ez dute ezinbestean asmakuntza bat izan behar. Ezagututakoaren eta gauza berrien arteko nahasketa egin beharko litzateke. Gainera, aurrez pentsatutako intentzio bat dute.
Hauek aurrera eramateko irakasle guztien adostasuna ematea beharrezkoa da, horrela guztien iritziak kontuan hartzen baitira. Aldi berean, irakasleak formatuak egon behar dira. Irakasleen arteko adostasunaz gain, ezinbestekoa da, irakasleen, gurasoen eta zentroaren artean nolabaiteko komunikazioa egotea, bestela ezin baita prozesua aurrera eraman.