martes, 18 de febrero de 2014

PAULO FREIRERI BURUZKO HAUSNARKETA


XX.mendeko pedagogo honek hezkuntza popularra eta alfabetatzeko metodoa sortu zituen. Guri oso interesgarriak iruditu zaizkigu bere teoriak errealitateari lotuta daudela iruditzen zaizkigulako. Izan ere, berak esan zuen  bezala hezkuntza ez da neutroa, praktika politikoa baizik; heztea kritikoki errealitatea ezagutzea da; subjetu bezala garatzea da, eta azkenik, elkarrizketa ere bada.

Honekin esan nahi dugu heziketa ez dela soilik teoría edo datu batzuk buruz ikastea, baizik eta praktika bat izan behar da, hau da, ikasitakoak eguneroko bizitzan baliogarri izan behar du, eta gainera munduari buruzko iritzi propioak sortzen lagundu behar du. Gizaki aktiboak sortuz, haien ideiak defendatzen dituztenak, eta ez txontxogilo gisan manipulatuak direnak.

AHOZKOEN HAUSNARKETA

AHOZKOEN HAUSNARKETA by eguzkiloreaniko

martes, 4 de febrero de 2014

DEKRETUAREN SINTESIA



Dekretu honek 2009/10 ikasturteko curriculumaren aldatzea dakar. Honen helburu garrantzitsuenak hauek direlarik: Bi hizkuntza ofizial ikastea (euskara, gaztelania) eta kalitatezko irakaskuntzaren aldeko apustua egitea ikasleek XXI. mendeko gizarteko ezagutza, abilezia eta balioak eskura ditzaten. Dekretu hau hogei artikuluz osatuta dago baina, aipagarrienak honako hauek egin zaizkigu.
Haur Hezkuntza borondatezkoa da eta  bi ziklotan banatuko da lehengoa 0-3 urte bitartean eta bigarrena 3-6 (3.art.). Ziklo hauen helburua, haurrek garapen fisiko, intelektual, afektibo eta sozial osoa eta orekatzea  lortzea da (4.art.). Ikastetxeek zenbait proiektu egin behar dituzte ikasketa plana aurkezteko (Hezkuntza-, Hizkuntza- eta Curriculum proiektuak) eta gero hezkuntza administrazioari aurkeztu behar dizkiote (9., 10., 11., 12. art.). Orokorrean, gainerako artikuluek, ebaluazioa, ordutegiak, edukiak, tutorearen zeregina, aniztasun eta hezkuntza premia bereziak behar dituzten haurren trataera nolakoak izan behar diren zehazten du. Hala ere, 20.artikuluak, ikastetxeei autonomia apur bat ere ematen diete legeari dagokionez, esaterako, testu liburuak aukeratzeko orduan.
Bukaeran, zenbait eranskin ere agertzen dira artikulu hauek sakonki aztertzen dituztenak, edukiei, helburuei eta ebaluazio irizpideei erreparatuz. Lehenengo eranskina, curriculumean oinarritzen da irakaskuntzaren helburu nagusienak aipatuz;  adibidez, nortasuna finkatzea, autonomia lortzea eta adierazpena lantzea. Bigarrenari dagokionez, norbere ezaguera eta autonomia pertsonala prestatzea, ingurunearen ezaguera  eta hizkuntzaren komunikazioa eta adierazpena lantzeaz hitz egiten da. Azkenik, hirugarrenak, orientabide metodologikoak eta ebaluaziorako orientabideak azaltzen ditu.
Dekretu hau irakurri ondoren, konturatu gara hezkuntza sistemaren atal guztiak araututa daudela, edukietatik hasiz ikasleekiko jarrera nolakoa izan behar dugun arte. Baina gure zalantza da ea benetan eskola guztiek dekretu hau bere osotasunean betetzen duten. Izan ere, gure esperientzien arabera iruditzen zaigu, eskolen funtzionamendua eta transmititzen dizkiguten baloreak oso desberdinak direla batetik bestera.

HAUR HEZKUNTZA GARAIKO OROITZAPENAK



Haur hezkuntzan gauza asko ikasi genituen, marrazten, mugimenduak kontrolatzen… azken finean, gizartera hurbiltzea zen helburu. Guztiok oroitzapen oso onak ditugu, bertan ikasitakoa jolasen bidez, aske izaten eta esperimentatzen lortu dugulako. Garai honetan, irakaslearekin harreman  estuago bat zegoen elkarrekiko etengabeko interakzioaren ondorioz. Ebaluatzerako orduan, gure garapena behatzen zuen besteenganako elkarreraginetan, gaitasun berrietan, emandako aurrerapausoetan… oinarrituz.
Klasean material eta txoko ezberdinak zeuden ariketak lantzeko. Adibidez, Nerea mantalaz gogoratzen da, plastikako klaseetan maiz janzten zuelako adierazpena eta sormena lantzen zuen bitartean, hain txikia izanik erraztasunez zikintzen zelako eta izena zuenez, irakasleak errazago identifikatzen zuelako. Olaiak ere, plastikako klaseak ditu gogoan, margoekin esperimentatuz koloreak bereizten ikasi zuelako eta bere sentimenduak azaleratzen zituelako. Aldi berean, musikako klaseez gogoratzen gara jolasak eginez kultura eta hizkera musikala bereganatzen genuelako, psikomotrizitateaz gorputza kontrolatzen eta mugimenduaz gozatzen genuelako, jolas-orduez… Klara, etxearekin oroitzen da. Bertan, aske jolasten zuelako eta konturatu gabe helduen mundua imitatuz gizarte rolak barneratu zituelako, jolas sinbolikoetarako gune aproposa baita. Etxea babesteko modu bat ere bazen eta bi pisu zituenez mugitzeko aukera ere ematen zuen. Eskolako materiala ez izan arren, Irune, lepotik zintzilik eramaten zuen autobus txartelaz gogoratzen da. Txartel horrek, bere autobuseko zenbakia zeraman galdu ez zedin edo autobus zuzena hartzen zuela ziurtatzeko. 
Espazioari dagokionez, ia denbora guztia klase berdinean igarotzen genuen, txoko ezberdinez osatuta zegoen jarduera ezberdinak lantzeko. Gero, astean bitan edo psikomotrizitate gelara joaten ginen gure gorputz-trebetasunak garatzeko. Ordutegia finkoa zen, goizez eta arratsaldez eta urtearen hasieran egokitzapenak zeuden, haurra eskolara ohitzeko. Jolas eta lan egiteaz gain, atsedenerako tarte bat zegoen koltxonetan siesta eginez. 
Laburbilduz, gure bizitzako etapa polit bezala gogoratzen dugu, eskolara gustura joaten ginelako eta gure nortasuna sortzen lagundu zigutelako. 
 













                                                                                          


                                                                                                           
                       
  
    







                                               

CURRICULUMA



Curriculmak irakasgaiak, helburuak, edukiak, betebeharrak, metodologia, ebaluazioa… finkatzen ditu. Mota ezberdinak daude, formala (programatua eta idatzita dagoenak), erreala (formal horretatik benetan ematen dena) eta ezkutua (idatzita ez dauden balore eta mezuak). Guztiontzat berdina izan behar al da curriculuma? Guk ezetz uste dugu pentsatzen dugulako curriculuma etengabe egokitzen egon behar dela, haur bakoitzaren beharrak, ezaugarriak eta gaitasunak kontuan hartuz. Hori bai, helburua amaiera arte mantendu behar da, bide ezberdinak erabiliz ikasle guztiek ezagutza berdinak lortu behar dituztelako.

¿DÓNDE ESTÁN MIS GALLETAS?



Arratoiek hotela ezagutzen ez zuten bezala, guk ere ez dugu hezkuntza sistema ezagutzen. Hala ere, ezin gara Javi bezala trabatuta geratu. Maxiren antzera, beldurra gainditu behar dugu eta esploratzen hasi. Izan ere, irakasle bat etengabeko formazioan egon behar da, gauzak edo rutinak aldatu daitezkeelako edo helburu berriak sortu. Aurreikusiz, sinetsiz eta eginez helburuak lortzen direlako.

AURKEZPENA

Kaixo gu Olaia, Klara, Irune eta Nerea gara Haur Hezkuntza graduko lehenengo mailako ikasleak. Blog hau irekitzen dugu Didaktika Orokorreko irakasgaian egiten ditugun lanak eta hausnarketak igotzeko eta zuekin partekatzeko. Espero dugu interesgarria suertatzea, milesker.