martes, 11 de marzo de 2014

IKASGELAKO ARIKETAREN HELBURUA

IKASGELAKO ARIKETA


Testu hau ikasgelan irakurri eta gero denon artean honi buruzko iritzi pertsonalak komunean jarri ditugu. Horrela, testua gehiago sakontzen da eta ulertu ez dena denon artean hobeto azaltzen dugu. Gainera, denbora guztian irakasleak hitz egin ordez, guk hitza hartuta jarduera ez da hain monotonoa bihurtzen eta aldi berean hobeto barneratzen dugu arreta gehiago jartzen dugulako orokorrean. Horrez gain, ikasgelaren aurrean hitz egitera behartzen zaituenez irakurri duzunari buruz hausnarketa sakonago bat egitera behartzen zaitu. Azkenik, agian irakurketan galdutako ideia batzuk berreskuratu ditzakegu.

"SAQUEN LOS LIBROS DE TEXTO"

“SAQUEN LOS LIBROS DE TEXTO”

 “ Y sin duda el libro de texto es un excelente refugio, pues a priori garantiza un contenido objetivo, preestablecido y poco negociable, y devuelve la centralidad del discurso, la comunicación y la autoridad al docente”

 Irakasle asko ez dira ausartzen liburuetatik ateratzen, hau da haien euskarria. Honetatik kanpo irtenez gero segurtasuna galtzen dute. Bertan, helburu zein eduki zehatzak azaltzen dira eta modu batean “erantzun egokia”. Horregatik hor dagoena soilik erakusten dute. Hau, ez zaigu aproposa iruditzen sarri ez direlako kontzeptuak ondo ulertzen eta azken finean, ikasleek buruz ikastea soilik ekartzen dutelako benetan bereganatu edo ulertu gabe. Laburbilduz, testu liburuak segurtasun faltagatik erabiltzen dira gehien bat eta ikasleetan erreakzio berdina sortzen dute. Hau da, ikasterako orduan literalki liburuan dagoen bezala ikasten saiatzen dira erakutsi dietelako hori dela erantzun egokiena.

AURREIRITZIAK

Irakasle batek gure ordez etorri beharko balu, guztia programatuta utziko genioke. Egun horietan ikasleek egin beharreko ariketa guztiak zehatz azalduta jarriko genizkioke, klaseari buruzko informazio labur bat emanez, hau da, orokorrean haurrek ikasgelan nolako portaera duten eta egoera bereziren bat badago sakonago azaltzea, gurasoen berri eta hauek eskolarekin duten inplikazioa, eta zein ariketa nahiago izaten dituzten haien arreta erakartzeko. Esaterako, haur bat uneoro istiluetan badago arreta gehiago jartzeko berarengan eta horrelakoak. Baita umeek zein helburu bete behar dituzten ere argi utziko genizkioke eta egunero zerbait idatzi beharko luke ikasle bakoitzari buruz (aurrerapenak, portaera…), gero bileretan gurasoei transmititzeko, hau ebaluatzeko metodoa baita. Honetaz gain, ordezkoak, ariketaren bat edo beste ekintzaren bat egin nahiko balu, askatasun osoz egiteko aukera izango luke, betiere, eskolak finkatzen duen metodologia eta errutinak errespetatuz, haurrentzat desegokia baita errutinatik irtetea.